Cas | Eus  
Euskadiko Laguntza-Txakurren Taldeak beste talde eta elkarteekin batera laguntza-taldeen trebatze-lanekin lotutako nazioarteko hainbat bileratan, espezializatutako teknikariei zuzendutako ikastaroetan eta bilaketa eta salbamendurako simulazioen antolakuntzan parte hartu du.

  • 2009ko azaroa: Bilboko Euskalduna jauregian, 2009ko azaroaren 14 eta 15ean, E.L.T.T.k “Babes Zibileko Boluntarioen Europako topaketetan” parte hartu zuen. Taldeak bai entzule bai hizlari bezala hartu zuen parte. Euskadiko Laguntza-txakurren taldeko instrukzio-egileak emandako hitzaldian gai hauek hartu ziren hizpide:

    Euskadiko Laguntza Txakurren Taldeak jarduteko sistema

    • ELTT-ren historia eta filosofia
    • Bilaketa motak
    • Pertsonak bilatzea eta kokatzea
    • Hondamendi handietan jarduteko sistemak


  • 2009ko uztaila: Formakuntza jaso dugu Patrice Foucault-en eskutik uztailak 11 eta 12ko astebukaeran. Patrice Foucault Ring eta Mondioring munduetan ospe handiko pertsona da. Patrice eta Top Gun bere txakurra Frantziko Ring txapeldunak izan dira hainbat alditan.


    Argazki Gehio

  • 2009ko otsaila: Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateko ikasleek bideo bat grabatu dute E.L.T.T.ri buruz.

  • 2008ko abendua: SUKIA Eraikuntzak enpresak E.L.T.T.ri ateak zabaldu dizkio Zornotzako udaletxearen hondakinetan entrenatu ahal izateko. Albiste osoa elcorreodigital.com-en.
     
  • 2008ko iraila: Taldearen 25. urteurrenaren ospakizuna.
  • 2008ko uztaila: IROren Salbamendurako Txakurren Munduko Txapelketan Euskadiko L.T.T.eko bikote baten parte-hartzea, Samoborren, Kroazian.
  • 2008ko ekaina: IROren homologaziorako probetan parte-hartzea, Mainz-Kastel, Alemanian.
  • 2007ko uztaila: IROren Salbamendurako Txakurren Munduko Txapelketan Euskadiko Laguntza-Txakurren Taldeetako baten parte-hartzea.
       
  • 2004ko azaroa: IROren homologaziorako probetan parte-hartzea, Revingen, Suedian.
  • 2003ko iraila: Ludwigsburgen (Alemania) antolatutako B.A.Gren nazioarteko simulazioan parte-hartzea.
  • 2001eko maiatza: Kanaria Handian ospatu zen IROren (International Rescue Dog) nazioarteko Sinposiumaren antolaketa eta bertan parte-hartzea.
  • 1999ko maiatza: ELTT/G.P.S.E.ko bi kidek froga teoriko praktikoak gainditu eta BAG-RHVko nazioarteko epaile izendatu zituzten, Alemanian.
       
  • 1999ko martxoa: Mendiko arriskuei eta salbamendu-taldeentzako maniobrei buruzko lehenengo jardunaldi teknikoak Andorran.
  • 1997ko uztaila: Euskadiko Laguntza-Txakurren 5 talderen parte-hartzea obra-hondakinetan egindako simulazioan, Suedian.
  • 1997ko maiatza: Vienan (Austrian) Laguntza-txakurren Nazioarteko VII. Sinposiuma.
  • 1995ko uztaila: Laguntza-txakurren Nazioarteko VI. Sinposiuma, Coloradon (USA) ospatutakoa.
  • 1994ko ekaina: Internationale Rettungshunde Organisationek (IRO) laguntza- -txakurren taldeetako epaileentzat Suitzan antolatutako ikastaroan parte-hartzea.
  • 1993ko maiatza: Estocolmoko (Suedia) Salbamendurako Txakurren Nazioarteko V. Sinposiuma.
  • 1988ko iraila: Bilaketa eta erreskate simulakroen nazioarteko bilera Alemanian.
  • Mannheim, 1987: Salbamendurako Txakurren Sinposiumera gonbidapen berezia, THVk (Alemania) antolatua.
  • Zurich, 1984: Txakurrekin egindako Salbamenduari buruzko Nazioarteko Sinposiuma. 27 herrialdek parte hartu zuten bertan.

     


G.P.S.Euskadi
58 posta-kutxa
48230 Elorrio (Bizkaia)
Tfnoa. 696 442 382 Faxa. 946 821 074
E-maila: gelorrio@gpseuskadi.org