|
Sorreratik, Euskadiko Laguntza-Txakurren Taldea ehun salbamendu-lan baino gehiagotan aritu da. Argi dago, eskaintzen duen zerbitzua garrantzi eta balio handikoa dela. Babes zibilaren barneko ekintza-eremu oso zehatz bati erantzuna ematen dio. Euskadiko Laguntza-Txakurren Taldeak parte hartutako salbamendu-lanen artean, hurrengoak azpimarratu daitezke, izandako garrantziarengatik:
- 2008. urtea: bilatze-ekintza 4 aldiz jarri zen martxan.
- 2007. urtea: bilatze-ekintza 8 aldiz jarri zen martxan.
- 2006ko iraila: Gaicedo-Sopeñan (Araba) pertsona baten bilaketa.
- 2006ko maiatza: Sodupen (Bizkaia) pertsona baten bilaketa.
- 2005eko abuztua: Alonsotegin (Bizkaia) pertsona baten bilaketa.
- 2005eko ekaina: Urkiolan (Bizkaia) gazte baten bilaketa.
- 2005eko maiatza: Mugarran (Bizkaia) pertsona baten bilaketa.
- 2004ko iraila: Villamedianan (Logroño) pertsona baten bilaketa.
- 2004ko ekaina: Armentian (Araba) pertsona baten bilaketa.
- 2004ko martxoa: Gasteizeko Portuan (Araba) pertsona baten bilaketa.
- 2003ko uztaila: Arrigorriagan (Bizkaia) pertsona baten bilaketa.
- 2002ko otsaila: Lezaman (Bizkaia) pertsona baten bilaketa.
- 2002ko urtarrila: Igorren (Bizkaian) pertsona baten bilaketa.
- 2001eko iraila: Orozkon (Bizkaia) pertsona baten bilaketa.
- 2001eko urtarrila: Gernikan (Bizkaia) gas-leherketa, biktimarik ez zegoela konfirmatzeko lana.
- 2000ko iraila: Txitxarro diskotekaren leherketa. Hondakinen azpian biktimarik ez zegoela egiaztatzeko lanak.
- 1999ko maiatza: Benasquen (Huesca) desagertutako euskal mendizale baten bilaketa.
- 1998ko abuztua: Lopidanako gasolindegi baten leherketa. Pertsona bat hondakinen azpian lurperatua geratu zen. Euskadiko Laguntza-Txakurren taldeak, hildako pertsona topatu zuten hondakinen azpian lurperatua.
- 1996ko abuztua: Biescaseko (Huesca) uholdeak. Uholdeetan desagertutako pertsonen bilaketa-lanak. Euskadiko Laguntza-Txakurren Taldeak lohipean eta sasi artean lurperatutako 9 pertsona topatu zituen.
- 1995eko azaroa: Villamadernen (Araba) 5 egunez desagertutako pertsona baten bilaketa-lanak. Euskadiko Laguntza-Txakurren Taldeak bizirik topatu zuen pertsona hau.
- 1993ko abendua: Elgetako inguruetan desagertutako gizon baten bilaketa. Euskadiko Laguntza-Txakurren Taldeak hilda topatu zuen gizona.
- 1992ko maiatza: Leitzarango autobia eraikitzean egondako lur-jausiak (Berastegi, Gipuzkoa). Euskadiko Laguntza-Txakurren Taldeak lur-jausien eraginez beren etxebizitzaren barnean lurperaturik geratu zen bikotea topatu zuen.
- 1992ko urtarrila: “Bahía de Santander” hotelaren erortzea (Santander). Euskadiko Laguntza-Txakurren Taldeak eroritako eraikinaren hondakinen azpian lurperatutako 5 pertsona topatu zituen.
- 1988ko abendua: Orio (Gipuzkoa) inguruko mendietan desagertutako pertsona baten bilaketa eta aurkitzea. Euskadiko Laguntza-Txakurren Taldeak desagertutako pertsona, bizirik topatu zuen.
- 1987ko ekaina: Ordialeseko Behatokitik gertu desagertutako haur baten bilaketa (Picos de Europa, Asturias). Bilaketa-lanetan zazpi pertsona hil egin ziren Ertzaintzaren helikopteroak talka egitean. Istripuan pilotua, kopilotua, Asturiaseko Printzerriko Babes Zibileko koordinatzailea eta Euskadiko Laguntza-txakurren Taldearen 4 kide eta hauen salbamendurako txakurrak hil ziren.
- 1985eko otsaila: Hegazkin batek Oiz Mendian izandako istripua (Bizkaia). Istripua izandako hegazkineko biktimen bilaketa-lanak.
- 1983ko abuztua: Euskal Herrian egondako uholdeak. Bizkaiko hainbat herritan/aparkalekutan lokatz azpian lurperatutako automobiletan harrapaturik geratutako pertsonen bilaketa-lanetan parte-hartzea.
- 1983ko maiatza: Galdakaoko Riotinto lehergailu-fabrikan izandako leherketa (Bizkaia). 7 biktima egon ziren eta Euskadiko Laguntza-Txakurren Taldeak hondakinen artean, horietako 5 topatu zituen.
|
|