Elkartearen helburu nagusia Gidari eta Txakur batez osatutako Taldeak prestatzea da, mendian galdutako pertsonak, obra-hondakinen azpian geratu diren edo elur azpian lurperatutako pertsonak topatzeko.
18 urteko lanaren eta hainbat salbamendu esku-hartzeren ostean, argi dugu gure ekimenarekin, laguntza-erakundeen baitan, arlo zehatza betetzen dugula.
Hasieratik, geure helburua prestakuntza tekniko egokia jasotzea izan da. Izan ere, era honetan, egunez egun, jendarteari zerbitzu hobea eskaintzea lortuko baitugu.
Aipatutako helburua lortzeko, eguneroko ariketak eta talde-entrenamenduak jasotzen dituen lan-plangintza garatzen dugu, gainera, urtero, Prestakuntza-proba egiten dugu. Honen bidez ziurtatzen dugu proba gainditzen duten Taldeek nazioarte mailan Salbamendu-lanetan aritzeko eskatzen den maila izango dutela.