
112aren Nazioarteko Eguna
2012ko otsailaren 11a
G.P.S.Euskadi taldeak Euskal Gobernuko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritzak Trintxerpen antolatutako “112aren Nazioarteko Egunean” parte hartu du. (gehiago…)
Gure helburu nagusia da Gidari eta Txakur batez osatutako taldeak prestatzea, mendian galdutako pertsonak, obra-hondakinen azpian geratu direnak edo elur azpian lurperatutako pertsonak topatzeko.
Pertsona zibilak gara, bakoitzak bere lanbidea du eta borondatez, inongo irabazirik gabe, geure aisialdiaren zati handi bat gizarte eta gizaldeko lan hau egitera eskaintzen dugu.
Astean zehar egiten ditugun talde-entrenamenduek eta bikote bakoitzaren eguneroko lanak bermatzen dute geure talde operatiboek nazioartean eskatzen den maila izatea, Salbamendurako Ekintzetan parte hartzeko. Horretarako, eguneroko lana urtero ebaluatu egiten da prestakuntza-proba baten bidez.
Esku hartzeko prest gaude beti, urte osoan zehar, eguneko 24 orduetan, SOS-Deiak, 112 telefono-zenbakiaren bitartez.

2012ko otsailaren 11a
G.P.S.Euskadi taldeak Euskal Gobernuko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritzak Trintxerpen antolatutako “112aren Nazioarteko Egunean” parte hartu du. (gehiago…)

2011ko azaroaren 20a
Azaroaren 19 eta 20an, ELTTko hiru taldekidek ANGPSek antolatutako behera etorritako egituretako lan jardunaldi batzuetan parte hartu zuten. (gehiago…)

2011ko azaroaren 12a
Elorrion (Bizkaia) antolatutako IRO homologazio frogetan, gure taldeko lau ekipok hartu zuten parte. Hiruk arlo zabaletako bilaketa modalitatean eta batek behera etorritako egituretako bilaketan.