Nortzuk gara

Euskadiko Laguntza Txakurren Taldearen (ELTT) helburu nagusia da, Gidari eta Txakur batez osatutako taldeak prestatzea, mendian galdutako pertsonak, obra-hondakinen azpian geratu direnak edo elur azpian lurperatutako pertsonak topatzeko.

ELTT 1983. urteko otsailaren 3tik legalki eratutako elkartea da, egun horretan, estatutuak onartu ziren eta Barne Ministerioaren Elkarteen Erregistroan sartu zen Elkartea.

  • Sozietatearen helbidea Elorrion dago, Bizkaian
  • ELTT Pertsona zibilek osatzen dute. Bakoitzak bere lanbidea du eta borondatez, inongo irabazirik gabe, aisiladiren zati handi bat gizarte eta gizaldeko lan hau egitera eskaintzen dute.
  • Gure zerbitzuak SOS DEIAKen (112) bidez eskatu behar dira.
  • Eguneko 24 ordutan eta urteko egun guztietan funtzionatzeko prest dagoen sistema eraginkorra daukagu.

Taldeak laguntza eskatzen duten SOS DEIAKen deiei erantzuna ematen die mendi-eremuetan galdutako pertsonak, obra-hondakinen, lur-jausien, elur-jausien… azpian geratu diren pertsonak bilatu eta aurkitzeko. Era berean, Euskadiko Laguntza Txakurren Taldea Espainiar Estatuko Laguntza eta Salbamendurako Elkarte ofizial guztien eskura dago. Zerbitzuak SOS DEIAKen bidez (112) eskatu behar dira.
Urte hauetan guztietan egindako lanaren eta hainbat salbamendu esku-hartzeren ostean, argi dugu gure ekimenarekin laguntza-erakundeen baitako arlo berezi bat betetzen dugula,.
Geure helburua prestakuntza tekniko egokia jasotzea da. Era horretan, egunez egun, jendarteari zerbitzu hobea eskaintzea lortuko baitugu.
Horretarako, eguneroko ariketak eta talde-entrenamenduak jasotzen dituen lan-plangintza garatzen dugu, horrez gain, urtero, gaitasun-proba egiten dugu. Horren bidez ziurtatzen dugu, proba gainditzen duten Taldeek nazioarte mailan Salbamendu-lanetan aritzeko eskatzen den maila izango dutela.

Comments are closed.