Bilaketa

Villamedernen (Araba) bilaketa

Villamaderneko mendietan (Araba) bost egunez desagertutako pertsona baten bilaketa.

Elgetan (Gipuzkoa) bilaketa

Elgeta inguruan (Gipuzkoa) desagertutako pertsona baten bilaketa.

Bilbo-Santander autobidearen eraikuntza lanetan lurjausia

Bilbo-Santander autobidearen eraikuntza lanetan lurjausia. Lur eta harri tonen azpian lurperatutako pertsona baten bilaketa.

Bahía hotela lurrera dator (Santander)

Bahía hotela lurrera dator. Eraikinaren hondakinen azpian lurperatutako pertsonen bilaketa.

Orion (Gipuzkoa) bilaketa

Orio inguruko mendietan (Gipuzkoa) desagertutako pertsona baten bilaketa.

Picos de Europan (Asturias) bilaketa eta zoritxarreko istripua

Mirador de Ordialesetik gertu (Picos de Europan, Asturias) desagertutako mutiko baten bilaketa.

Bilaketa lanetan, Ertzaintzaren helikopteroak lurra jotzean 7 pertsona hil ziren. Istripu honetan helikopteroko gidaria eta gidakidea, Asturiaseko Babes Zibileko koordinatzailea eta G.P.S.E.ko lau kide eta beraien txakurrak hil ziren.

Bertan bizitza galdu zuten gure kideak, hauek ziren:

Lourdes Verdes Rola
Joseba Zabala Ibabe
Luis Ángel Díez Pascual
Javier Gallastegi Gorosabel

Beti gure oroimenean edukiko zaituztegu.

Oiz mendian (Bizkaia) hegazkin istripua

Oiz mendian (Bizkaia) hegazkin istripua.Bertan hildako pertsonen bilaketa.

Uholdeak Euskadin

Bizkaiako hainbat herritan lokatzaren azpian lurperatutako kotxeen barruan zeuden pertsonen bilaketa.

Galdakaoko (Bizkaia) “Explosivos Riotinto” enpresan eztanda

Galdakaoko (Bizkaia) “Explosivos Riotinto” enpresak eztanda egiten du. Hondakinen azpian gelditzen diren pertsonen bilaketa.