Elorrio

Komunikazio eta Talkie-ri buruzko ikastaroa

E.L.T.T. ko kideek Komunikazio eta Tetra sistemari buruzko ikastaroa jaso dute,

“Kirol Txakurren elikadura”ri buruzko ikastaroa

Maiatzaren 26 eta 27an E.L.T.T.ko partaideek kirol txakurren elikadurari buruzko trebakuntzan parte hartu dute. Ikastaroa Edurne Garciak eman du.

EITBko Ahora telesaioan partaidetza

E.L.T.T.ko partaideek EITBko Ahora saioan parte hartu dute eta haien lanaren atal txiki bat erakutsi dute.

Elorrixon (Bizkaia) bilaketa

Elorrixon (Bizkaia) bere etxetik desagertutako 56 urteko emakume baten bilaketa.

Elorrixon omenaldia

Elorrixoko Udalak Euskadiko Laguntza Txakurren Taldea omendu du, Asturiaseko istripuaren 25. urtebetzea betetzen den urte honetan. (gehiago…)

Obedientzia, Trebetasun eta Seinaleztapen Lanak

2008ko irailaren 12an eta Elorrioko Udalak eskatuta, obedientzia, trebetasun eta seinaleztapen lan batzuk aurrera eraman genituen.

P.H. BAG Elorrio 2006
BAG-RHV homologazio frogak Elorrion

Apirilaren 13an eta 14an Elorrion (Bizkaia) guk antolatutako BAG-RHV homologazio frogetan parte hartu zuten taldeko sei ekipok.

P.H. BAG Elorrio 2005
BAG-RHV homologazio frogak Elorrion

Apirilaren 13an eta 14an Elorrion (Bizkaia) guk antolatutako BAG-RHV homologazio frogetan parte hartu zuten taldeko zortzi ekipok.

P.H. BAG Elorrio 2004
ANGPS VII homologazio froga – Euskadin

Gure taldeak antolatu zuen apirilaren 9,10 eta 11 egunetan Asociación Nacional de Grupos del Perro de Salvamento/ Laguntza Txakurren Taldeko Elkarte Nazionalaren VII homologazio froga Elorrion (Bizkaia). Euskadiko Laguntza Txakurren Taldetik sei ekipok hartu zuten parte.

PH ELORRIO GRADO A 12.2003
ANGPS A mailako III homologazio froga – Euskadin

Elorrion abenduaren 5, 6 eta 7 egunetan ospatu zen Asociación Nacional de Grupos del Perro de Salvamento/ Laguntza Txakurren Taldeko Elkarte Nazionalaren III A maila homologazio froga antolatu genuen. Gure taldetik bi ekipok hartu zuten parte.