Bilaketa

Picos de Europan (Asturias) bilaketa eta zoritxarreko istripua

Mirador de Ordialesetik gertu (Picos de Europan, Asturias) desagertutako mutiko baten bilaketa.

Bilaketa lanetan, Ertzaintzaren helikopteroak lurra jotzean 7 pertsona hil ziren. Istripu honetan helikopteroko gidaria eta gidakidea, Asturiaseko Babes Zibileko koordinatzailea eta G.P.S.E.ko lau kide eta beraien txakurrak hil ziren.

Bertan bizitza galdu zuten gure kideak, hauek ziren:

Lourdes Verdes Rola
Joseba Zabala Ibabe
Luis Ángel Díez Pascual
Javier Gallastegi Gorosabel

Beti gure oroimenean edukiko zaituztegu.

Oiz mendian (Bizkaia) hegazkin istripua

Oiz mendian (Bizkaia) hegazkin istripua.Bertan hildako pertsonen bilaketa.

Uholdeak Euskadin

Bizkaiako hainbat herritan lokatzaren azpian lurperatutako kotxeen barruan zeuden pertsonen bilaketa.

Galdakaoko (Bizkaia) “Explosivos Riotinto” enpresan eztanda

Galdakaoko (Bizkaia) “Explosivos Riotinto” enpresak eztanda egiten du. Hondakinen azpian gelditzen diren pertsonen bilaketa.