Obra-hondakinak

IRO homologazio froga A Estradan, Galizia (Espainia)

A Estradan (Galizia) ANGPSek antolatutako IRO homologazio frogetan, gure taldeko hiru ekipok hartu zuten parte. Batek arlo zabaletako bilaketa modalitatean parte hartu zuen eta beste biek behera etorritako egituretako bilaketetan.
(gehiago…)

Behera etorritako egiturei buruzko IRO ikastaro bat, taldeen formakuntzarako arduradunei zuzenduta

Martxoaren 23, 24 eta 25ean, gure bi taldekidek IROk emandako behera etorritako egiturei buruzko ikastaro batetan (II. maila) parte hartu dute. (gehiago…)

Behera Etorritako Egituretan lan jardunaldiak

Azaroaren 19 eta 20an, ELTTko hiru taldekidek ANGPSek antolatutako behera etorritako egituretako lan jardunaldi batzuetan parte hartu zuten. (gehiago…)

Puerto de Pasajes 2011
Kanariar irletako Laguntza Txakur Taldekoekin lan egunak

Kanariar irletako Laguntza Txakur Taldeko kideak astebukaera gurekin lanean pasa dute. Egun hauetan, arlo zabaletako bai behera etorritako egituretako bilaketak landu ditugu. (gehiago…)

Puerto de pasajes 2011
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailburuordea E.L.T.T.ren lan saio batetan

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailburuordea, Raul Fernandez de Arroiabe jauna, gure taldeak Pasaiako portuaren eraikuntza-hondakinetan egindako lan saio batetara bertaratu da. (gehiago…)

Pasaiako Portuaren eraispenaren hondakinetan lanean

Iraileko hile honetan Pasaiko Portuaren eraispena dela eta sortzen ari diren hondakinetan lanean hasi gara. Lanean dihardugun eremua bere egunean portuko arrain lonja zen. Udazken honetan, horrelako hondakinetan lan egiteko trebetasuna eta hondakinetako teknika ezberdinak landu al izango ditugu. (gehiago…)

BAGek antolatutako frogak Nurembergen (Alemania)

Nurembergen (Alemanian) antolatutako BAG-RHV homologazio frogetan, gure taldeko ekipo batek hartu du parte. Arlo zabaletako bilaketa modalitatean eta behera etorritako egituretako bilaketetan aritu da. (gehiago…)

IRO homologazio froga Frutigenen (Suitza)

Frutigenen (Suitzan) antolatutako IRO homologazio frogetan, gure taldeko hiru ekipok hartu zuten parte. Bik arlo zabaletako bilaketa modalitatean eta batek behera etorritako egituretako bilaketan.

Escuela Nacional de Protección Civil, Madrid
Lan jardunaldiak behera etorritako egituretan ENPCn

Urriaren lehen asteburuan entrenatu genuen ENPCk (Escuela Nacional de Protección Civil) Rivas-Vaciamadriden dauzkaten instalazioetan. (gehiago…)

P.H. IRO Tenerife 2010
IRO homologazio froga Tenerifen (Espainia)

Taldeko bi ekipok hartu zuten parte eraikuntza hondakinen modalitatean ANGPSek (Asociación Nacional de Grupos del Perro de Salvamento/Laguntza Txakurren Taldeko Elkarte Nazionala) Tenerifen antolatutako IRO homologazio frogetan.