Ekintzak

Vitoria 1999
Euskal Herriko Mendizale Elkargoak antolatutako Erreskatatze jardunaldiak

Euskal Herriko Mendizale Elkargoak Eginon (Araba) antolatutako Erreskatatze jardunaldiak. Urriaren 23an eremu handietan bilaketa baten erakustaldi bat eman genuen, taldeko bi ekipoekin.

CURSO JUECES ALEMANIA 1999
Euskadiko Laguntza Txakurren Taldekide bi BAGeko nazioarteko epaileak izendatzen dira

Euskadiko Laguntza Txakurren Taldekide bik froga teorikoak eta praktikoak gainditzen dute eta BAG-RHVko nazioarteko epaileak izendatzen dira Alemanian.

PH ASTURIAS 1999
ANGPS II homologazio froga – Asturiasen

Asturiasko Laguntza Txakurren Taldeak antolaturiko Asociación Nacional de Grupos del Perro de Salvamento/ Laguntza Txakurren Taldeko Elkarte Nazionalaren II homologazio frogetan parte hartu zuten gure taldetik 5 ekipok Asturiasen apirilaren 1, 2 eta 3 egunetan.

Andorra
Euskal Herriko Mendizale Elkargoak Eginon (Araba) antolatutako Erreskatatze jardunaldiak. Urriaren 23an eremu handietan bilaketa baten erakustaldi bat eman genuen, taldeko bi ekipoekin

Arriskuak mendian eta Salbamendu Taldeentzako maniobrei buruzko lehen jardunaldi teknikoak ospatu ziren Andorran.

SIMULACRO DEUSTO 1999
Eraikuntza hondakinetan simulakroa

Eraikuntza hondakinetan simulakroa Deustun urtarrilaren 22an. Hondakinak Deustuko zubian egon zen CAMPSAko gasolindegiaren eraispenetik sortu ziren.

PARQUE ETXEBARRIA
Bilboko Etxebarria parkean erakusketa bat

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako erakusketa bat, Bilboko Etxebarria parkean.

Eusko-Jaurlaritza
Larrialdiei Aurregiteko Nazioarteko I Kongresua Euskadin

Maiatzaren 18, 19 eta 20 egunetan, Euskadiko Laguntza Txakurren lau taldekidek larrialdietako nazioarteko I kongresua Euskadin parte hartzen dute, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzak antolatu zuen kongresu hau.

PH ELORRIO 1998
BAG-RHV III eta ANGPS I homologazio frogak – Euskadin

BAG-RHV III eta Asociación Nacional de Grupos del Perro de Salvamento/ Laguntza Txakurren Taldeko Elkarte Nazionalaren I homologazio frogak antolatu genituen Elorrion maiatzaren 1, 2 eta 3 egunetan. Gure taldetik zortzi ekipok hartu zuten parte.

Oviedo 1998
Laguntza txakurren ekipoen prestakuntzarako nazioarteko jardunaldi teknikoak

Apirilaren 26,27 eta 28 egunetan Euskadiko Laguntza Txakurren taldekide batek parte hartu zuen laguntza txakurren ekipoen prestakuntzarako nazioarteko jardunaldi teknikoetan. Asturiasko Laguntza Txakurren Taldeak antolatu zuen jardunaldi hauek Oviedon.

GAVARNIE 03.1998
Elurretan Lan Jardunaldiak Gabarnien (Frantzia)

Martxoaren 7an eta 8an bilaketan lanak elurretan egin genituen Gabarnien (Frantzia).