Elorrion (Bizkaia) antolatutako IRO homologazio frogetan, gure taldeko lau ekipok eta ANGPSeko bi ekipok hartu dute parte.
Gure lau taldeetatik hiruk, eremu zabaletako bilaketako azterketetan aritu ziren eta euretariko bat, behera etorritako eraikinetako bilaketa azterketan. ANGPSeko bi taldeak eremu zabaletako bilaketa modalitatean aritu ziren.
Azterketa honetako IRO epailea Digna Schoonenboom andere nederlandarra izan da.