Ekintzak
Etiketak
112 Aktibatze Arreta psikologikoa Babes zibil BAG Bilaketa Boluntarioak BRH Desagertua Egiturak Elorrio Elur Elur-jausiak Erakustaldi Eremu handiak Erreskatatze G.P.S.E. GPRS Homologazioak Hondamendiak IRO Kognitibo Lan Larrialdiak Lehen sorospen Mendi mujer Munduko txapelketa Obedientzia Obra-hondakinak Orientazioa Protokoloak Ring Segurtasun Simulazio sosdeiak Suhiltzaileak Symposium Trebakuntza Trebakuntza Trebatze Trebatze Kognitiboa Trebezia Urtemuga VITORIAFacebook
Ekintzak
Lan Jardunaldiak CASDDArekin (Canadian Search & Disaster Dogs Association)

Apirilaren 1etik 3ko asteburuan, Elorriora, Kanadako CASDDAko (Canadian Search & Disaster Dogs Association) 3 talde desberdineko 7 ekipo etorri zitzaizkigun, gu ezagutzeko, ezagupenak elkartrukatzeko eta harremanak estutzeko asmoarekin. (gehiago…)
Behera Etorritako Egiturei buruzko IRO ikastaro bat, taldeen formakuntzarako arduradunei zuzenduta

Martxoaren 25, 26 eta 27an, bi taldekidek behatzaile moduan parte hartu zuten IROk emandako behera etorritako egiturei buruzko ikastaro batetan. (gehiago…)
G.P.S.Euskadiko taldekide bat Errenteriako IV Canicrossean

Gure taldekide den Larraitz Sorronek Errenteriako IV Canicrossean parte hartu zuen Iratikin. Larraitz helmuga gurutzatu zuen lehen gipuzkoarra izan zen.
Euskadiko Laguntza Txakurren Talde izandako kide bat 2011ko Pirenan

Euskadiko Laguntza Txakurren taldekidea izan den Gentzane Beitiak 2011ko Pirenan parte hartuko du. (gehiago…)
Lan Jardunaldia SOS Deiak-ekin

SOS-Deiako bilaketa koordinatzaileek eta larrialdietako teknikariek lan jardunaldi bat garatu zuten gurekin, esku-hartze desberdinetan gure lan metodoak hobeto ezagutzeko asmoz. (gehiago…)
Ezagutza emozionalaren sisteman oinarritutako obedientziari buruzko ikastaroa

Ezagutza emozionalaren sisteman oinarritutako obedientziari buruzko ikastaroa. Urriaren azken asteburuan Raimon Gabarró, Canisapiens-aren zuzendari teknikoak gure txakur heziketaren prozedurak nola hobetu ahal diren erakutsi zigun. (gehiago…)
Lan jardunaldiak behera etorritako egituretan ENPCn

Urriaren lehen asteburuan entrenatu genuen ENPCk (Escuela Nacional de Protección Civil) Rivas-Vaciamadriden dauzkaten instalazioetan. (gehiago…)
Sistema operatiboari buruzko barne ikastaroa

Irailean Euskadiko Laguntza Txakurren Taldearen sistema operatiboari buruzko formakuntza jardunaldi bat antolatu zen. Karlos Garitaonandia taldearen formakuntzarako arduradunak eman zuen ikastaroa. Honen helburua izan da aktibazio modu desberdinak ikustea eta kasu bakoitzean erantzuna emateko ezarritako protokoloa aztertzea.
IRO homologazio froga Tenerifen (Espainia)

Taldeko bi ekipok hartu zuten parte eraikuntza hondakinen modalitatean ANGPSek (Asociación Nacional de Grupos del Perro de Salvamento/Laguntza Txakurren Taldeko Elkarte Nazionala) Tenerifen antolatutako IRO homologazio frogetan.
Behera etorritako egiturei buruzko ikastaroa

Maiatzaren 3ean eta 4ean behera etorritako egiturei buruzko ikastaro bat egin genuen, Zubillagako suhiltzaileen parkean. Ikastaro hau Hipólito Pozak eta Enrique Uriartek eman zuten.