Ekintzak
Etiketak
112 Aktibatze Arreta psikologikoa Babes zibil BAG Bilaketa Boluntarioak BRH Desagertua Egiturak Elorrio Elur Elur-jausiak Erakustaldi Eremu handiak Erreskatatze G.P.S.E. GPRS Homologazioak Hondamendiak IRO Kognitibo Lan Larrialdiak Lehen sorospen Mendi mujer Munduko txapelketa Obedientzia Obra-hondakinak Orientazioa Protokoloak Ring Segurtasun Simulazio sosdeiak Suhiltzaileak Symposium Trebakuntza Trebakuntza Trebatze Trebatze Kognitiboa Trebezia Urtemuga VITORIAFacebook
Ekintzak
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailburuordea E.L.T.T.ren lan saio batetan

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailburuordea, Raul Fernandez de Arroiabe jauna, gure taldeak Pasaiako portuaren eraikuntza-hondakinetan egindako lan saio batetara bertaratu da. (gehiago…)
Pasaiako Portuaren eraispenaren hondakinetan lanean

Iraileko hile honetan Pasaiko Portuaren eraispena dela eta sortzen ari diren hondakinetan lanean hasi gara. Lanean dihardugun eremua bere egunean portuko arrain lonja zen. Udazken honetan, horrelako hondakinetan lan egiteko trebetasuna eta hondakinetako teknika ezberdinak landu al izango ditugu. (gehiago…)
Obedientzia, Trebetasun eta Seinaleztapen lanak

Abuztuak 27an, Elorrioko San Agustin auzoan, obedientzia, trebetasun eta seinaleztapen lanak aurrera eraman genituen, jakin-min handia erakutsi zuten pertsona askoren aurrean.
“Gure txakurren emozioak gizakien mundu baten” mintegia

Uztailak 16 eta 17an, G.P.S.Euskadiko hainbat kidek, Orion Yaakun talde barruan Euskadiko arduradun den Xabier Rodriguezek antolatutako “Gure txakurren emozioak gizakien mundu baten” mintegian parte hartu dute. Ikastaroa, Yaakun taldeko zuzendari tekniko den Jose Antonio Gomez Palauk eman du. (gehiago…)
“Frantziar Ring” ikastaroa

Uztailak 9 eta 10ean, G.P.S.Euskadiko hainbat kidek, Elorrixon Ruben Berruetak antolatutako Frantziar Ring modalitateko ikastaro baten parte hartu dute. Ikastaroa, txakur trebatze arlo honetan oso ezaguna den Etocaneko Fernando Dostak eman du.
BAGek antolatutako frogak Nurembergen (Alemania)

Nurembergen (Alemanian) antolatutako BAG-RHV homologazio frogetan, gure taldeko ekipo batek hartu du parte. Arlo zabaletako bilaketa modalitatean eta behera etorritako egituretako bilaketetan aritu da. (gehiago…)
G.P.S.Euskadiko txakur batzuk filma baten filmaketa lanetan

G.P.S.Euskadiko txakur batzuk, Baztan filmaren filmaketan, aktore lanetan aritu dira.
IRO homologazio froga Tenerifen (Espainia)

Taldeko bi ekipok hartu zuten parte arlo zabaletako bilaketa modalitatean ANGPSek (Asociación Nacional de Grupos del Perro de Salvamento/Laguntza Txakurren Taldeko Elkarte Nazionalak) Tenerifen antolatutako IRO homologazio frogetan.
IRO homologazio froga Frutigenen (Suitza)

Frutigenen (Suitzan) antolatutako IRO homologazio frogetan, gure taldeko hiru ekipok hartu zuten parte. Bik arlo zabaletako bilaketa modalitatean eta batek behera etorritako egituretako bilaketan.
XIII Nazioarteko Laguntza Txakurren Symposiuma

Apirilaren 6 tik 8ra, Fontainebleaun (Frantzia) ospatu den nazioarteko Symposiumera bertaratu dira Euskadiko Laguntza Txakurren Taldekide batzuk. Apirilaren 9an, bertan ospatu den IROko Asanbladan ere parte hartu dute. (gehiago…)