Apirilaren 6 tik 8ra, Fontainebleaun (Frantzia) ospatu den nazioarteko Symposiumera bertaratu dira Euskadiko Laguntza Txakurren Taldekide batzuk. Apirilaren 9an, bertan ospatu den IROko Asanbladan ere parte hartu dute.
Symposium honetan konferentzi eta hitzaldietan parte hartzeko aukera izan da. Beste batzuen artean, honako gai hauek landu dira: elikadura eta usaimenaren arteko lotura, albaitarien laguntza hondamendietan lanean diharduten txakur taldeentzat, markatzaile biologikoen erabilera lur-ikaretan, usainak eta euren iraupena,…
Gizaki hondakinak, hidrokarburuak eta billete faltsuak detektatzen dituzten txakurren lana erakutsi da. Eta elefante eta itsas ugaztunekin trebatze lanak baita ere.
[rssless]
[/rssless]