Trebakuntza

“Frantziar Ring” ikastaroa

 Uztailak 9 eta 10ean, G.P.S.Euskadiko hainbat kidek, Elorrixon Ruben Berruetak antolatutako Frantziar Ring modalitateko ikastaro baten parte hartu dute. Ikastaroa, txakur trebatze arlo honetan oso ezaguna den Etocaneko Fernando Dostak eman du.

International Rescue Dog Organisation
XIII Nazioarteko Laguntza Txakurren Symposiuma

Apirilaren 6 tik 8ra, Fontainebleaun (Frantzia) ospatu den nazioarteko Symposiumera bertaratu dira Euskadiko Laguntza Txakurren Taldekide batzuk. Apirilaren 9an, bertan ospatu den IROko Asanbladan ere parte hartu dute. (gehiago…)

Lan Jardunaldiak CASDDArekin (Canadian Search & Disaster Dogs Association)

Apirilaren 1etik 3ko asteburuan, Elorriora, Kanadako CASDDAko (Canadian Search & Disaster Dogs Association) 3 talde desberdineko 7 ekipo etorri zitzaizkigun, gu ezagutzeko, ezagupenak elkartrukatzeko eta harremanak estutzeko asmoarekin. (gehiago…)

Behera Etorritako Egiturei buruzko IRO ikastaro bat, taldeen formakuntzarako arduradunei zuzenduta

Martxoaren 25, 26 eta 27an, bi taldekidek behatzaile moduan parte hartu zuten IROk emandako behera etorritako egiturei buruzko ikastaro batetan. (gehiago…)

Jornada de Trabajo con SOS Deiak
Lan Jardunaldia SOS Deiak-ekin

SOS-Deiako bilaketa koordinatzaileek eta larrialdietako teknikariek lan jardunaldi bat garatu zuten gurekin, esku-hartze desberdinetan gure lan metodoak hobeto ezagutzeko asmoz. (gehiago…)

Ezagutza emozionalaren sisteman oinarritutako obedientziari buruzko ikastaroa

Ezagutza emozionalaren sisteman oinarritutako obedientziari buruzko ikastaroa. Urriaren azken asteburuan Raimon Gabarró, Canisapiens-aren zuzendari teknikoak gure txakur heziketaren prozedurak nola hobetu ahal diren erakutsi zigun. (gehiago…)

Karlos Garitaonandia
Sistema operatiboari buruzko barne ikastaroa

Irailean Euskadiko Laguntza Txakurren Taldearen sistema operatiboari buruzko formakuntza jardunaldi bat antolatu zen. Karlos Garitaonandia taldearen formakuntzarako arduradunak eman zuen ikastaroa. Honen helburua izan da aktibazio modu desberdinak ikustea eta kasu bakoitzean erantzuna emateko ezarritako protokoloa aztertzea.

Curso Estructuras Colapsadas
Behera etorritako egiturei buruzko ikastaroa

Maiatzaren 3ean eta 4ean behera etorritako egiturei buruzko ikastaro bat egin genuen, Zubillagako suhiltzaileen parkean. Ikastaro hau Hipólito Pozak eta Enrique Uriartek eman zuten.

Curso Primeros Auxilios Veterinarios
Txakurrentzako lehen laguntzari buruzko ikastaroa

2010eko apirilaren 10ean “txakurraren oinarrizko zainketari buruzko ikastaro bat” eman zen Euskadiko Laguntza Txakurren Taldearen Egoitzan. Larraitz Sorronek, albaitaria eta ELTT kidea, eman zuen ikastaroa.

Babes Zibileko eta Larrialdietako Boluntarioentzako Europako Topaketa

Bilboko Euskalduna Jauregian 2009eko azaroaren 14 eta 15ean ospatu zen Babes Zibileko eta Larrialdietako Boluntarioentzako Europako Topaketan parte hartu zuen Euskadiko Laguntza Txakurren Taldeak. (gehiago…)